David Perez Sañudoren 'Ane' filma emango dute gaur ETB1-en

David Perez Sañudoren 'Ane' filma emango dute gaur ETB1-en AHT-aren obretan segurtasun-zaintzailea den Lide gorpuzten du Patricia Lopez Arnaiz aktoreak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/david-perez-sanudoren-ane-filma-emango-dute-gaur-etb1-en/@@download/image/ane pelikula.png
2024/07/17
AHT-aren obretan segurtasun-zaintzailea den Lide gorpuzten du Patricia Lopez Arnaiz aktoreak.
David Perez Sañudoren 'Ane' filma emango dute gaur ETB1-en

David Perez Sañudo zinemagile gasteiztarraren Ane filma emango dute gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB1en, Euskal Zinea saioan. 

Lide eta Ane ama-alaben arteko harremana du ardatz filmak. Lide segurtasun-zaintzailea da eta Abiadura Handiko Trenaren obretan egiten du lan. Ane alaba desagertu egingo da, eztabaida gogor bat dela eta. Hasieran Lide lasai dagoen arren, alabaren gauzen artean bila hasterakoan, konturatuko da ez duela hura ondo ezagutzen. Aneren gurasoak, bananduta daudenak eta komunikazio arazoak dituztenak, urduri eta kezkatuta ibiliko dira haren bila.

Filmaren gidoia David Perez Sañudok eta Marina Parések idatzitakoa da. Aktoreetako batzuk, berriz, honako hauek dira: Patricia Lopez Arnaiz, Jone Laspiur, Mikel Losada, Luis Callejo, Nagore Aranburu, eta Aia Kruse. 

Filmak hiru Goya sari ditu: emakumezko aktore protagonista onena (Patricia Lopez Arnaiz), emakumezko aktore berri onena (Jone Laspiur) eta gidoi egokitu onena (David Perez Sañudo eta Marina Parés). Feroz eta Forqué sarietan ere aitortza jaso zuen Patricia Lopezen lanak eta Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen