Desagertzear dauden gauzak

1. CDak eta DVDak
Zenbat musika entzun dugu CDn bidez eta zenbat pelikula ikusi DVDan? Informazioa gordetzeko ere erabili izan ditugu euskarri horiek. Baina orain nekeza da hauek erreproduzitzeko gailurik izatea etxean edo autoan, eta ordenagailuek ere ez dute jada aukera hori. Beraz, iraganeko formatu bilakatu dira.
2. Iratzargailua
Nork ez du izan iratzargailurik gau-mahaian? Gorrotatu ere egin ditugu guk nahi baino lehenago jo izan dutelako, eta baten batek lurrera ere botako zuen amorruz edota nahi gabe. Orain, ordea, askok mugikorreko alarma erabili ohi dugu esnatzeko. Iratzargailuaren ala mugikorraren taldekoa zara?
3. Telefono finkoa
Mugikorrak gure bizitzan agertzen hasi zirenetik, telefono finkoak lekuz kanpo geratzen hasi ziren. Mugikorrean bateria ez genuenean edo tarifan zegoen aldearengatik erabili izan dira askotan. Telefono kontratuetako eskaintzengatik mantendu izan dituzte askok etxean edota larrialdietarako ziurtasun gisa, baina hori ere aldatuz joan da eta gero gehiago dira etxean telefono finkorik ez dutenak. Zuk ba al duzu telefono finkorik eta, hala bada, erabiltzen al duzu?
4. Kalkulagailuak
Oraindik ere zenbait lantoki eta ikasgeletan erabili arren, kalkulagailu fisikoak lehen baino toki gutxiago dute gure lan-mahaietan. Izan ere, ordenagailuko edo mugikorreko aplikazioa erabili ohi dugu eta Excell orrietan berak egiten ditu kalkuluak, formulen laguntzaz. Noiz izan zenuen eskuetan kalkulagailua azkenekoz?
5. Kamera digital txikiak
Duela hamarkada batzuk ohikoa izaten zen kamera digital txikiak erostea, gure bidaietako zein eguneroko momentuen oroitzapenak izate aldera. Izugarrizko aldaketa izan zen gainera, kamera analogikoekin ondo neurtu eta mugatu behar izaten zirelako argazkiak, haiek errebelatzea kosta egiten zelako. Kamera digitalarekin, berriz, nahia adina argazki atera zitezkeen, ezabatu, ordenagailuan gorde... Eta orain mugikorrarekin egiten ditugu eguneroko argazkiak.
6. Esku-dirua
Oraindik ere erabiltzen den arren, gero eta ohikoagoa da ordainketak beste modu batera egitea, izan txartel bidez, mugikorreko aplikazio bidez edo Smartwatch-aren bitartez. Beraz, laster iritsiko ote esku-dirurik gabe ibiliko garen mundua?
Gehiago ere badira, noski. Zuk zein nabarmenduko zenuke? Kontaiguzu sare sozialetan!