Dinosauro espezie berri bat aurkitu dute Txinan

Dinosauro espezie berri bat aurkitu dute Txinan Dinosauro espezie berri hau orain dela 168 milioi urte bizi izan zen eta 2,8 metro luze zen. Adituek "Bashanousaurs primitivus" izenez bataiatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dinosauro-espezie-berri-bat-aurkitu-dute-txinan/@@download/image/estegosaurio-encontrado-en-china.jpg
2022/03/10

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dinosauro espezie berri hau orain dela 168 milioi urte bizi izan zen eta 2,8 metro luze zen. Adituek "Bashanousaurs primitivus" izenez bataiatu dute.
Dinosauro espezie berri bat aurkitu dute Txinan

Estegosauro espeziaren barruan kokatuko litzateke dinosauro belarjale hau. Zuen oskol gogorrak harrapakari arriskutsuen aurrean defenditzeko balio zion eta bere ezaugarri esanguratsuena izan zen. Britainiar eta txinatar aditu talde batek aurkitu du estegosauro espezi berri honen fosila. Espezie hau orain dela 168 milioi urte bizi izan zen gure planetan. 

Espezie berriak, dinosauroa izateko nahiko txikia bada ere, itxura beldurgarria du; 2,8 metroko luzera sudurretik isats puntaraino. Oraindik adituek ez dakite aurkitutako fosila heldu-gazte batena edo heldu batena den. Aurkikuntzak Journal of Vertebrate Paleontology aldizkarian argitaratu dira. 

Aurkitutako hezurrak (bizkarreko hezurrak, sorbaldakoak, hankakoak) oso zaharrak dira, horrenbeste ezen Txinan aurkitu den fosilik zaharrena den. Bashanosaurus-ak sorbalda-hezur txikiak zituen eta ez horren garatuak. Bere oin eta besoak, berriz, oso garatuak zeuden eta baita oskola ere. Ikerketaren arabera, espezie hau Asian sortua izan zen.