Dirua aurrezteko teknikak ikasi nahi al dituzu?

Dirua aurrezteko teknikak ikasi nahi al dituzu? Gaur egun daukagun prekarietatea eta bizitza-kostua kontuan izanda, ez da erraza dirua aurreztea, baina hona hemen lagundu dezaketen zenbait metodo. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dirua-aurrezteko-teknikak-ikasi-nahi-al-dituzu/@@download/image/pexels-maitree-rimthong-444156-1602726.jpg
2024/10/21
Gaur egun daukagun prekarietatea eta bizitza-kostua kontuan izanda, ez da erraza dirua aurreztea, baina hona hemen lagundu dezaketen zenbait metodo.
Dirua aurrezteko teknikak ikasi nahi al dituzu?

Bidaia bat egin nahi duzu edo beste zerbaitetarako dirua behar duzu eta ez duzu asmatzen nola aurreztu? Bada, hementxe dituzu diru guztia ez gastatzeko erabil ditzakezun bideak:

  • Diru-kopuruen taula.  Koadro txikiz betetako taula batean zuk nahi dituzun diru-kopuruak jartzen joan, esaterako 0,01etik hasi eta 3,65era bitarte. Itsulapikoan edo kaxan sartzen zoazen kopurua markatu kolorez, eta dena amaitzean, diru dezente aurreztuko duzu, ia zazpiehun euro. Progresiboki handituz ere egin daiteke, zentimo batekin hasi eta egunero aurreko egunean baino zentimo bat gehiago aurreztea, urtebetez.
  • Erosketan bueltan emandakoa jaso. Txartelarekin edo Bizum bidez ordaintzeko joera dugu, eta horrela errazagoa izaten da gastuaren kontrola galtzea. Eskudirutan ordainduz gero, erosketetan itzuli dizkiguten txanponak gorde ditzakegu. Nahi izanez gero, orri batean apunta daiteke, kontrola eramateko.
  • Karpeta antolatua. Hilabetean behar duzun dirua paper-zorro edo diru-zorro batean antolatu, gutunazal edo plastikoetan. Hatara, gastuen jarraipena egitea errazagoa izango da. Karpeta barruko plastiko edo sobre bakoitzean dirua gaika antolatuta jarri eta bakoitzerako behar duzun dirua sartu: alokairua, janaria, gasoila, arropa, etxeko gastuak, gimnasioa... Eta beste atal batean, diru-kopuru bat jar dezakezu erosi nahi duzun horretarako. 

Egin proba eta ea balio dizuten! Zorte on!