Dirua damurik gabe gastatzeko 5 modu
Hilabete berria estreinatu dugu, eta zorte pixka batekin nomina iritsi da gure kontu korrontera. Zertan gastatu? Damutu beharrik gabe disfrutatzeko 5 proposamen luzatzen dizkizugu!
1) BIDAIATU LEHER EGIN ARTE: Badakigu mundu guztiari gustatzen zaiola bidaiatzea, baina noiz izan zen besterik gabe maleta egin eta ospa egin zenuen azken aldia? Guk bultzadatxoa besterik ez dizugu emango, datorrena datorrela zure bizi esperientzien zati bilakatuko da!
2) ZUGAN INBERTITU: Ez, inoiz ez da berandu gauzak aldatzeko. Proiektu bat duzu buruan bueltaka eta ez duzu aurrera ateratzeko unea ikusten? Inbertitu zure dirua zure amets horretan; gertatzen dena gertatzen dela, mereziko du!
3) TONTAKERI ASKO IKASI: Gitarra, japoniera, kantatzea, surf egitea, sukaldatzea, origamia... ilusio zoroena duzula, emaiozu zeure buruari aukera bat! Zer axola dio noraino iristen zaren?
4) ZEURE BURUA MIMATU: Sentitu zaitez polit. Motibatzen bazaitu, apuntatu zaitez gimnasiora, edo joan zaitez spa batera, ilea moztu, masaje bat eman... eta bai, iritsi da horrenbeste buelta eman ondoren horrenbeste gustatzen zaizun tatuaje edo piercing hori egiteko unea! Animatu!
5) MAITASUNEZ ELKARBANATU: Diruak zoriontasuna ematen badu, besteekin elkarbanatzen denean izaten da. Aukeratu bereziki axola zaizun kausa bat eta eman dirutxo bat GKE edo gizarte elkarteren bati. Soilik dirua da, baina besteak laguntzeko aukerak ez dauka preziorik.