Diskoteken amaiera
Krisiak min handia egin die diskotekei, baina ez da hauek desagertzeko bidean egoteko arrazoi bakarra. Dagoeneko gaueko klub eta tabernak ez dira sozializatzeko lekuak. Sare sozialek dute hitza, eta Z belaunaldiak ez du goizeko ordu txikitan dantzan eta edaten ibiltzeko beharrik jende berria ezagutu edota ligatzeko.
Egun, mugikorra izatea nahikoa dugu eguneko edozein unetan munduko beste puntan egon daitekeen norbaitekin mintzatzeko, eta sozializatzeko modu hori hautatu dute belaunali berriek. Azken datuen arabera, 1997tik aurrera jaiotakoek ez dute gauez irteteko gogorik, eta alkohol gutxien kontsumitzen duen belaunaldia dira. Marihuana nahiago dute, eta sare sozialen bidez ligatzen dute.
Ondorioz, geroz eta gehiago dira ateak itxi dituzten diskotekak; Espainian, 2008tik hona diskoteken %64 desagertu dira, eta tabernek alkoholaren %90 21.00ak baino lehen saltzen dute. Eta zuk, noiz bota zenuen azken parranda?