Disney Channel katea igortzeari utziko diote Espainiako Estatuan

Disney Channel katea igortzeari utziko diote Espainiako Estatuan Hogeita zazpi urtetan hainbat telesail eta pelikula eman dituzte, tartean 'Hannah Montana' , 'Lizzie McGuire', 'High School Musical' eta 'Camp Rock'. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/disney-channel-katea-emititzeari-utziko-diote-espainiako-estatuan/@@download/image/Pantaila-argazkia 2024-12-26 165257.png
2024/12/27
Hogeita zazpi urtetan hainbat telesail eta pelikula eman dituzte, tartean 'Hannah Montana' , 'Lizzie McGuire', 'High School Musical' eta 'Camp Rock'.
Disney Channel katea igortzeari utziko diote Espainiako Estatuan

Urtarrilaren 7tik aurrera ez da Disney Channel katea ikusterik izango Espainiako Estatuan. Harpidetza bidez funtzionatzen duen Disney + plataforman ikusi ahal izango dira bertako saioak eta Disney Junior, berriz, aurrerantzean ere ordainpeko operadoreetan egongo da eskuragai.

Bistan denez, Disney plataforma sustatu nahi dute eta berau promozionatu bertako edukiak ikusteko bide gisa, Disney Channel kateko eduki guztiak ikus baitaitezke han. 

Z eta Millenial belaunaldiko haur asko hazi dira Disney kateko edukiekin, 1998ko apirilaren 17an jarri baitzuten martxan Espainiako Estatuan. Haur eta gaztetxoentzat erreferente izan diren telesail eta pelikula asko eman dituzte: Hannah Montana, The Suite Life of Zac and Cody, Lizzie McGuireJessieHigh School Musical eta Camp Rock, beste askoren artean. Halakoetan lan egindako aktore eta abeslari asko dira ezagun gaur egun, tartean Miley Cyrus, Demi Lovato, Selena Gomez, Jonas Brothers, Hilary Duff eta Zac Efron.