Doako janaria eskaintzen duen "vending" makina Eibarren

Doako janaria eskaintzen duen "vending" makina Eibarren Janari soberakinak murrizteko proiektua jarri duten martxan Eibarren (Gipuzkoa). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doako-janaria-eskaintzen-duen-vending-makina-eibarren/@@download/image/Captura de pantalla 2024-10-07 a las 7.47.10.png
2024/10/07
Janari soberakinak murrizteko proiektua jarri duten martxan Eibarren (Gipuzkoa).
Doako janaria eskaintzen duen "vending" makina Eibarren

Paradoxikoa da: saskia betetzea gehiago kostatzen den honetan, elikagai soberakinen kopurua gora doa. Alferrik janaria botatzea ekiditeko Eibarren egitasmo original bat jarri duten martxan.

Ekainean jarri zen martxan vending berezi hau. Ordutik, bertako bizilagun orok eskura ditu, doan, jangela kolektiboetako soberakinak. Soberakin hauek ez dira adinekoen egoitzetako edo eskoletako ikasleek nahi izan ez dituzten jakiak, baizik eta sekula sukaldetik atera ez diren elikagaiak.

Egitasmoa martxan jarri zenetik, arrakasta berehalakoa izan da. Horregatik, Eibarko udala makinan eskura dauden errazioak zabaltzea pentsatzen ari da J. A. Mogel ikastolaren laguntzarekin. Honela, soberan geratu diren elikagaiek ez dira alferrik galtzen, eta aldi berean, zerbitzu honen beharrean dauden bizilagunei laguntzen zaie.

Aipatutako ikastola Rexcataring sareari batu zaio Eibarko udala, Gipuzkoako aldundia, Egogain egoitza eta Iturburu ikastolarekin batera. Doako elikagaiak Egogainen dagoen vending makinan aurkitu litezke.

Hilabetetan jasotako datuek erakusten dutenez, martxan jarri zenetik, vending-ean jarritako janariaren %100 kontsumitu da.


Iturria: Eibarko udala