Donostiako dantza sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute
Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa irailaren 1ean izango da, Donostiako Konstituzio plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bikoteko partaideetako batek, gutxienez, 16 urteak beteak izan beharko ditu.
Bikote bakoitzak fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko ditu txistu eta trikitixak lagundurik. Nahitaezkoa izango da usadiozko jantzia erabiltzea.
Bikote irabazleak txapela, lepo zapia, trofeoa eta 400 euro eskuratuko ditu. Bigarrenak eta hirugarrenak trofeoa eta diru-saria, eta zortzigarren postura artekoek ere diru-saria jasoko dute. Gainera, ehun euro emango zaizkie sailkatuak izan ez diren bikote guztiei. Janzkera egokienari 100 euroko saria emango zaio eta lehen donostiar sarituentzat ere bada sari berezia.
Izen emateko epea abuztuaren 22ko eguerdiko 13:30ean amaituko da. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.