Donostiako Liburu Zahar eta Okasiozkoen azoka zabalik da irailaren 8ra arte

Donostiako Liburu Zahar eta Okasiozkoen azoka zabalik da irailaren 8ra arte Goizez eta arratsaldez egongo da irekita azoka, Gipuzkoa Plazan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-liburu-zahar-eta-okasiozkoen-azoka-zabalik-da-irailaren-8ra-arte/@@download/image/LIBURU-zaharren-azoka.jpg
2024/08/27
Goizez eta arratsaldez egongo da irekita azoka, Gipuzkoa Plazan.
Donostiako Liburu Zahar eta Okasiozkoen azoka zabalik da irailaren 8ra arte

Ostiralean ireki zuten 39. Liburu Zahar eta Okasiozkoen Azoka Donostiako Gipuzkoa plazan. Hogeita hamabi postu daude bertan, gehienak Euskal Herrikoak. 

Aurreko urteetan bezala, azokako saltokietan ohiko zirkuitu komertzialetatik kanpo dauden liburu zaharrak, deskatalogatuak, postalak, diskoak, kartelak, argazkiak, komikiak eta aldizkari zaharren aleak izango dira.

Irailaren 8ra arte egongo da zabalik azoka,  honako ordutegi honetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era.