Donostiako Poesia Orduak irailaren 2an eta 3an izango dira
Edu Zelaieta eta Gotzon Barandiaranen poemak musikarekin uztartuko dituzte.
Donostiako Euskal Jaietako programazioaren barruan, Poesia Orduak errezitalak antolatzen dituzte Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak. Aurtengoan ere bi errezitaldi izango dira Victoria Eugenia Clubean, irailaren 2an eta 3an, 19:00etatik aurrera.
Irailaren 2an Presbiziak lagundu omen digu izeneko errezitaldia egingo du Mugaldekoak taldeak, literatura eta musika uztartuta. Taldeko kide den Edu Zelaietak Pamielan argitaratutako izen bereko liburu izango dute oinarri.
Hurrengo egunean, hilaren 3an, Gotzon Barandiaranen hirugarren poema liburua, Galbahea, izango da ardatza. Saioaren izenburua Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko izango da eta musikatutako poemak entzun ahal izango dituzte ikus-entzuleek. Gotzon Barandiaran bera eta hainbat musikari arituko dira bertan: Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra, eta Uxue Garcia.
Gonbidapenak saio bakoitzaren egunean bertan eskuratu ahal izango dira, goizeko 11:30etik aurrera, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan.