EAEn webgune eta app berria martxan premiazkoak diren odol-emateak sustatzeko
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odola emateko deia egin zuen duela aste batzuk herritarrei.
Odol-stocka egoera idealaren % 40-50 azpitik omen dago eta jendea behar da, odola emateko prest dagoen jendea. Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak webgunea eta aplikazioa jarri ditu martxan berriki dohaintza hauek sustatzeko.
Osakidetzaren adar bat da Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa eta bere datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren %2,3k bakarrik dira odol emaileak. Gainera, batek huts egin eta borondatezko jarduera hori utziz gero, ez da erraza ordezkoak topatzea.
Guztiarekin, 2024rako odol-emateak egonkor daude, 2023ko datuekin alderatuta. Larritasunik gabe, baina odola ematea beharrezkoa da. Egunero 400 bat odol dohaintza behar izaten dira, eta udan bereziki, jaitsi egiten da emaileen eskaintza. Hortaz, ikasturte hasiera hau kontzientziatzeko unea da.
Horretarako, informazio webgunea jarri dute martxan, hemen. Aplikazioari dagokionez, Osakidetzaren Zentroak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak jarri dute martxan. Aplikazio hau lortzeko sakatu hemen :Android / iOS