Egunotan janaria etxera eramateko eskatzea ondo ote dago?

Egunotan janaria etxera eramateko eskatzea ondo ote dago? Pandemia gelditzeko gaude etxean, baina janari banatzaileen osasuna arriskuan jartzen dugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egunotan-janaria-etxera-eramateko-eskatzea-ondo-ote-dago/@@download/image/coronavirus-perjudica-a-las-economias-con-menos-opciones-los-riders_2418271.jpg
2020/03/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Pandemia gelditzeko gaude etxean, baina janari banatzaileen osasuna arriskuan jartzen dugu.
Egunotan janaria etxera eramateko eskatzea ondo ote dago?

Etxean gelditu beharko dugu egunotan, baina ez da panoramarik okerrena. Jende askok inoiz baino lan karga handiagoa izango du egunotan, prekarietateak berdin jarraituko duen arren; janari banatzaileez ari gara, noski.

Pizza zati batek ala sushiak bizitza bat arriskuan ipintzea justifikatzen ote du? Glovo, Just Eat eta beste janari kateetako riders edo banatzaileek inoiz baino lan karga handiagoa dute. Eta ez dira bakarrak; enpresa asko jendea kaleratzen hasi diren bitartean, Amazon langileak kontratatzen dabil, inoiz baino eskaera gehiago jasotzen ari direlako. 

Egoera honek eztabaida etiko eta moralak piztu ditu; dendari txikiek beren ateak itxi behar izan dituzte, eta orain bai, ezinezkoa zaie Amazon bezalako erraldoi bati aurre egitea. Benetan beharrezkoa ote duzu egunotan kristalezko sei edalontzi,  zapata batzuk ala liburu bat online erostea? Eta garrantzitsuena, kontziente ote zara erosketa horrek duen eragin errealaz?

Bestalde, banatzaile horien osasuna arriskuan ipintzen ari gara, ia ezinezkoa baita banatzaileen jarduna behar bezala babestea. Kalean dabiltza batetik bestera babesik gabe, jendea bisitatzen eta produktuekin kontaktuan. Dirua ukitzen dute, poltsa...

Banatzaile hauen lana ezinbestekoa da kasu batzuetan. Jende helduak ala ezinduek behar-beharrezkoak dituzte zerbitzu hauek. Baina banatzaileek egunotan daramaten joan-etorri masiboa ez dago justifikatua. Beraz, takera honetako eskaera bat egin aurretik, kontuan izan; horren beharrezkoa ote da eskatu duzuna norbaiten bizitza arriskuan ipintzeko eta prekarietatea oraindik gehiago zabaltzeko?