EKEren beka, deialdi, laguntza eta eskaintzak martxan

Antzezle berriak, Barandiaran beka, bidaiapoltsak eta diru laguntzak eskatzeko epeak zabaldu dituzte kultur arlokoeragileentzat. 

Euskal Kultur Erakundeak hainbat deialdizabaldu ditu, kultur arloko eragile gazteei zuzendutakoak. Hauek dira indarreandauden eskaintzak:


1. Hecho en casa konpainiak antzezleakbilatzen ditu:

Caché dans son buisson de lavande, Cyranosentait bon la lessive / Bere izpika sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibausain goxoa zeukan obra ikusgarriaren euskal bertsioaren sorkuntza egiteko,Hecho en casa konpainiak talde artistiko euskaldun bat osatu nahi du. Sorkuntza2017ko udazkenerako aurreikusi dute. Hiru antzezle euskaldun bilatzen dituzte,25 eta 40 urte arteko emakumeak, esperientzia profesional batekin. Deialdianparte hartzeko epea: 2016ko irailaren 1a.

 

2. Abian da Barandiaran Beka 2016 deialdia:

Barandiaran Beka 2016 deialdia ireki berri duJose Miguel de Barandiaran Fundazioak. Etnologia alorreko ikerketak izango diraedizio berriko ardatz eta interesatuek 2016ko urriaren 31 baino lehen aurkeztubeharko dute euren proposamena.

Beka 10.000 eurokoa izango da eta norbanakoekzein lantaldeek hartu ahal izango dute parte deialdian. Horiek, Euskal Herrianzein kanpoan bizi direnak izan daitezke, euskal kulturaren alor horietan lanegiten badute.

Fundazioak 2016ko abenduaren 31 baino lehenemango du epaiaren berri.

 

3. Zinema eta literatura arloko sortzaileaknazioarteratzeko bidaia poltsak:

Argitaratu ditu Etxepare institutuak 2016.urterako euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arlokosortzaileak eta eragileak nazioarteratzeko bidaia poltsetarako diru-laguntzak.Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 31n amaituko da.

  - Zinema: Zinema alorreko agenteak (zuzendaria, aktoreak,ekoizlea) zinemaldietan eta zinema alorreko sariketetan parte har dezatendiru-laguntzak ematea, horietan beraien filmen bat aurkeztu edo ordezkatzekohautatuak izan direnean.

  - Literatura: literatura sektoreko agenteek (idazleak,ilustratzaileak, itzultzaileak eta editoreak) literatura alorreko nazioartemailako ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak ematea, horietan libururenbat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, sorkuntzaz jardun behar dutenean edoeuskal ordezkaritza gisa doazenean.

  

4. Mikel Laboa diru-laguntzak arte-sormenabultzatzeko: dantza 

EHUko Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboadiru-laguntzen deialdia egiten du arte-sormena bultzatzeko. Aurtengo arloadantza da. 35 urtetik beherako artista gazteei zuzendua da. Eskariak aurkeztekoepea: 2016ko irailaren 12a.

Koreografia baten proiektua aurkeztu behar dairailean, eta abenduan behin betiko txostena eta koreografiaren grabazioa.