El Columpio Asesino talde iruindarrak agur esango du

Azken bira irailean abiatuko du Bilbo eta Donostiako kontzertuekin.

Talde iruindarrak bere ibilbideari amaiera emango diola iragarri berri du, baina joan aurretik, euren zaleak asetzeko kontzertu sorta bat eskainiko du. Bilbo eta Donostian emango diote hasiera, baina Gasteizen ere arituko dira azaroan. Azken-azkena euren hirian izango da, Iruñean abenduaren 29an. 

Bi hamarkada luzeko eta sei diskoko ibilbidearen ondoren, Albaro eta Raul Aizaleta anaiak buru dituen talde entzutetsuak amaiera iragarri du. Agurra iragarri eta gutxira Amarga Baja izeneko bira ere iragarri zuten. Azken aukerak izango dira beraz, euren zuzenekoaz gozatzeko. Taldeak adierazi du euren ibilbidearen errepaso zabala egingo dutela zuzenekoetan.

Bilboko kontzertua Kafe antzokian izango da irailaren 15ean eta Donostiakoa Intxaurrondoko Kultur Etxean irailaren 16an. Azaroaren 11an, berriz ere Euskal Herrira itzuliko dira Gasteizko Jimmy Jazz aretoan jotzeko. Azken-azkena etxean izango da abenduaren 29an, Iruñeko Zentral aretoan. 

Sarrera guztiak jada salgai daude hemen eta data berriak iragarriko dituztela aurreratu dute.