El Langui: "Agintari hipokritek barbiturikoz josi nahi gaituzte"
Irungo ExpoGrow azokan ikusiko zaitugu;aurretik ibili zara bertan?
Ez, bisitatzeko nuen azoka bat da ExpoGrow.Ilusio handiarekin izango naiz bertan, bai musika emanaldiarengatik zein bertanerakutsiko dugun haziarengatik.
Langui Kush hazia aurkeztuko duzu bertan,ezta?
Hori da; The Kush Brothers-ekin elkarlaneansortutako Langui Kush hazia bertan izango da.
Erabilera terapuetikoak ditu zuk sortutakohaziak; nolakoa da?
Hazi mota hau %100 medizinala da, 1-1ratioetan sortua eta erabilera terapeutikoetara bideratzeko helburuarekinegina. Besteak beste, ereindako %20 du eta gainontzeko %80 Arlekin x Mango xOGkush eta bestelako genetika du. Hazi mota hau bikaina da minak alde baterauzteko lan egun gogor baten ondoren, nire kasuan behintzat; bestalde, jendeaskorentzat lagungarria izango da, milaka lasaigarri irensteari utzi eta goseaberreskuratzen lagunduko baitie, batez ere kimioterapiarekin dabiltzan horiei.
Nola hasi zinen cannabisaren hazigintzaneta The Kush Brothersekin lanean?
Hamabost urte nituenetik izan naizerretzailea, nahiz eta garai hartan zapaldutako txokolatea erretzen nuen;belarra ez zitzaigun horrenbeste gustatzen, eta auzoan ez zuten asko saltzenere. Urteak igarota, pixkanaka belarra probatzen hasi ginen, eta prozesuanlanean zebiltzan jende jator eta interesgarriarekin egin nuen topo; haienerrezetak dastatzeko aukera izan nuen. Dena den, esan daiteke duela bi urteinguru hasi nintzela benetan belarra miresten. Orduan ezagutu nituenl The KushBrothers, Adan eta Miguel; oso legalak dira, eta elkar ezagutu genuenetik errazegin dugu bidaia honaino. Asko miresten ditut biak; haien enpresarekin gauzahandiak ari dira lortzen, kontutan izanda sektore hau oso konplexua dela. TheKush Brothers eta ni anaituta eman ditugu azken bi urteak, lore-testigantzabaten moduan [Irriak]. Haiek dira irakasten didatenak, dena azaltzen didatenaketa nire dudak argitzen dituztenak, eta haiei esker nire ezjakintasunatxikiagoa da egun.
Zergatik gomendatuko zenioke zure belarragaixo dagoen norbaiti?
Gure begiekin ikusi dugulako belar medizinalakgaixoengan duen eragin positiboa. Agintari hipokritek barbiturikoz josi nahi gaituzte, eta ez dituzte poltsiko guztien eskura dauden lasaigarri naturalak zabaldu nahi. Hori da, hain zuzen, Langui Kush sortu izanaren arrazoi nagusia; TheKush Brothersek egin duten lehen %100 belar medizinala da. Eta ni benetaneskertuta nago nire izena eman diotelako haziari; asko gustatu zitzaidanproposamena, eta lorezaintzan jarri ninduten segituan. Nire esentzia daramahazi honek, lurrin onenen moduan.
Cannabisa erabilera ludikoetarakolegala izan beharko lukeela uste duzu?
Eta tabakoa? Eta Alkohola? Eta…
Kalamuaren legalizazioak kontsumo arduratsuan lagunduko luke?Landare honen inguruan informazio nahikoa ote dugu?
Gazteek behar duten informazio guztia etagehiago aurkitu dezakete Interneten, eta beraz, bai, legalizazioak lagundukolukeela erabat sinetsita nago, horregatik gaude hemen, azoka honetan. Bizitzakoalor guztietan bezala, buruarekin kontsumitu behar da cannabisa, eta berdinjanaria, bideojokoak, telebista, alkohola, eta gainontzeko kontsumo produktuak.
Azokan, hazia erakustearekin batera, 'Hola' zure disko berria aurkeztuko duzu;nolakoa da lan berria?
Nire lehen diskoa da bakarlari moduan, Osorikautoekoiztutako lana da, eta lan asko eman dit proiektua osatzeak, zentzuguztietan. Horregatik, une gozoa da niretzat publikoaren berotasuna jaso etaurteko albumik onena izendatu dutela ikusteak. Babes hori niretzat ezinbestekoada, eta beraz, zuzenekoak kalitate handikoak izango dira beti, jasotako kritikaon guzti horien mailan egon nahi dudalako. 11 musikariren laguntza daukateszenatoki gainean, eta ekoizpenak asko balio izan du, baina eskainiko dugunshowa top izatea bilatuko dugu. Taula apurtzeko sekulako gogoekin noa, etabertaratzen diren guztiekin ondo pasatzea espero dut!
Hugo zure semeak diskoan parte hartu du;abesti berezia izango da zuretzat.
Abesti horrek nire ibilbide musikalean zeinpertsonalean duen pisuaz orain konturatzen ari naiz. Dibertigarria izan zen,eta berak nahi duen guztietan errepikatuko dugu esperientzia.