E.L.A. gaixotasuna sendatzetik gertuago, ‘Ice bucket challenge’ fenomenoari esker
Duela bi urte sare sozialetan birala bihurtuzen ur izoztua burutik botatzeko fenomenoa, eta horri esker, 180 milioi eurobildu ziren gaixotasuna ikertzeko; orain, esklerosia eragiten duen NEK1 geneaidentifikatu dute.
Sare sozialetan sekulako arrakasta izan zuenduela bi urte E.L.A gaixotasuna ikertzeko dirulaguntzak jasotzeko kanpainak;egunero, milaka lagunek bideoak eskegitzen zituzten, burutik ur izoztua botaz.Kanpainaren arrakasta ez zen hor amaitu, eta famatuek zein politikariek ereparte hartu zuten. Fenomenoak hainbat hilabete iraun zuen, eta bi urterenondoren bere fruituak eman ditu.
Askoren ustetan kanpainak gutxirako baliokozuela uste zuten arren, Ice bucket challenge fenomenoak 180 milioi euro bilduzituen, eta diru hori ikertzeko erabili dute E.L.A. gaixotasunean lan egitenduten hainbat erakundek. Ondorioz, esklerosia eragiten duen NEK1 geneaidentifikatzea lortu dute.
Kanpainaren aurkakoen esanetan, parte hartzaile askok publizitatea lortzeko helburuarekinbete zuten erronka, eta ez benetan gaixotasuna ikertu ahal izateko diruabiltzeko borondatearekin. Dena den, proiektuak 400 milioi bisita lortu zituensareetan, eta garrantzitsuena, ikerketari aurrera egiten lagundu dio.