ELKARRIZKETA: BULEGO

ELKARRIZKETA: BULEGO “DONOSTIAKO KURSAALEKO KONTZERTUA IZANGO DA IBILBIDE OSOAN EMANGO DUGUN AURRERAPAUSORIK GARRANTZITSUENA; MUGARRI IZANGO DA” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elkarrizketa-bulego/@@download/image/bulego-10.jpg
2023/12/28
elkarrizketa
“DONOSTIAKO KURSAALEKO KONTZERTUA IZANGO DA IBILBIDE OSOAN EMANGO DUGUN AURRERAPAUSORIK GARRANTZITSUENA; MUGARRI IZANGO DA”
ELKARRIZKETA: BULEGO

BULEGO SORTU ZENETIK HIRUZPALAU URTE ESKAS PASA BADIRA ERE, JADA EUSKAL HERRIKO TALDE ARRAKASTATSUENETAKO BAT DIRA. ‘ALDATU AURRETIK’ DISKOA KALERATU BERRITAN, HAINBESTE MAITE DUTEN AZKOITIKO MUGAK ZEHARKATU ETA DONOSTIAKO KURSAALEAN EGIN DUGU HITZORDUA XABIER ARRIETA (AZKOITIA, 1994), TOMAS LIZARAZU (AZKOITIA, 1993) ETA RUBEN LIZARRALDE (AZKOITIA, 1970) TALDEKIDEEKIN. MUSIKA GARAI BERRI HAUETAN NOLA ZABALDU EDERKI DAKITE, ETA HORREN ADIBIDEA DA ANE LIZARRALDE (AZKOITIA, 2001) EUREN 'COMMUNITY MANAGER-A' ERE ELKARRIZKETARA BERTARATU IZANA. EUREN HASTAPENEZ, ARRAKASTAZ, KOHERENTZIAZ, ETORKIZUNEKO ERRONKEZ, ETA, BATEZ ERE, MUSIKAZ MINTZATU GARA.

  • Hartz, Anari, Akauzazte, Epelde eta Larrañaga, Bulego… zer du Azkoitiak musikarekin?
    Tomas Lizarazu: Hori agian Rubenek erantzun beharko luke, bera baita beteranoena… –barreak–.
    Ruben Lizarralde: Hauen aldean zaharra naiz, bai –barreak–. Bai, arrazoi duzu, Azkoitin badago musikarekiko nolabaiteko grina, eta beti egon da kultura musikal handia herrian, belaunaldi desberdinetan.
    Zuen haurtzaroak bazuen lotura musikarekin orduan? Zer entzuten zenuten txikitan?
    R.L.: Kuadrillako anaien bitartez, The Beatles, The Smiths, The Clash, Sex Pistols eta halako taldeak entzuten nituen. Ni bizi naizen auzoan, San Martinen, bertako festetan, La Polla Records, Hertzainak eta Eskorbuto taldeak etortzen ziren.
    T.L.: Xabik eta biok beste talde batean jotzen genuen eta behin Jotakie eta Direccion Obligatoria taldeekin jo genuen Zurt tabernan. Guretzat oso aberasgarria izaten zen herrian erreferentetzat genituen talde horiekin kointziditzea eta haiengandik ikasi eta gozatzea. Hain naturalak iruditzen zitzaizkigun, eta hain gertukoak, ezen asko ikasi dugun herrian borborka ari zen musika giroaz.
  • Matadeixe aretoak ere zerikusia izan du kultura musikal hori elikatzeko garaian?
    T.L.: Bai, asko gainera. Matadeixen onena da eskaintza musikala, kulturala oro har, oso anitza dela, eta hori beti egon den zerbait da.
    Xabier Arrieta: Elkarlanak sortzeko, gure artean ezagutzeko eta abar garrantzitsua izan da eta da Matadeixe.

  • Aipatu duzun elkarlan horietatik sortu zenuten Bulego, 2019an. Nolakoa izan zen hasierako sorkuntza prozesu guztia: abestien konposaketa, irudiaren lanketa… helburu berberak partekatzen zenituzten ala eztabaidak izaten zenituzten?
    T.L.: Eztabaidak baino, gure arteko berrelikadura egon zen. Bolada zoragarria izan zen, bagenekielako zerbait berria egin nahi genuela, baina ez genekien zehaztasunez norantz joan nahi genuen. Gainera, esperientzia traumatiko batetik gentozen, komatxoen artean diot hori, Passepartout taldean disko bat egiten genuenean oso koherentea zela uste genuelako, baina diskoa entzuten genuenean, pot-pourri arraro bat zela iruditzen zitzaigun, ez zegoen koherentziarik. Estiloa definitzea falta zitzaigun, helburua, diskoaren haria eta abar. Bulegoren hastapena garai polita izan zen, musika egiteaz gain, oso musikazaleak garelako, eta norberaren gustu musikalak asko partekatzen genituelako sorkuntza prozesua elikatzeko. Spotify-ko loturak, zerrendak, bideoklipak… etengabe entzuten genituen gure artean.
    X.A.: Oso garai polita izan zen, bai. Lokalean entseatzeko baino, hitz egiteko geratzen ginen, ikasteko, bideoklipak ikusteko, musika entzuteko, erreferentziak hartzeko… horrek guztiak asko lagundu zigun zer bide hartu nahi genuen jakiteko. Gaztain Estudioko Eñaut Gaztañagak asko lagundu zigun gure estiloa definitzen, berak grabatu dizkigu orain arteko hiru lanak.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko GAZTEZULORATU edo 
eskuratu GAZTEZULOko dendan!