ELKARRIZKETA: GOIATZ LABANDIBAR

ELKARRIZKETA: GOIATZ LABANDIBAR “GIZARTE ETA BELAUNALDI HONEN KONTRAESANAK AGERIAN UTZI, ETA IRONIA, AUTOKRITIKA ETA UMORE PIXKA BATEKIN GEURE BURUARI BARRE EGITEKO MODUA DA LIBURUKOA” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elkarrizketa-goiatz-labandibar/@@download/image/goiatz-19.jpg
2023/12/27
elkarrizketa
“GIZARTE ETA BELAUNALDI HONEN KONTRAESANAK AGERIAN UTZI, ETA IRONIA, AUTOKRITIKA ETA UMORE PIXKA BATEKIN GEURE BURUARI BARRE EGITEKO MODUA DA LIBURUKOA”
ELKARRIZKETA: GOIATZ LABANDIBAR

GOIATZ LABANDIBARREK (OIARTZUN, 1985) 'BEKATUA' LEHEN NOBELA KALERATU DU ETA BERTAN GARAZI EZAGUTUKO DUGU, BERE BIKOTEKIDEA EZ DEN ETA BERA BAINO DEZENTE GAZTEAGOA DEN MUTILAREKIN OHERATU BERRITAN, BARNEKO PENTSAMENDUEN ZURRUNBILOAN IGERIAN DABILENA. BIZITZAREN HIRUGARREN HAMARKADAN DAGOEN BELAUNALDIAREN ETA GIZARTEAREN AJEAK ETA KONTRAESANAK AZALERATU DITU LABANDIBARREK, MODU JOSTARI ETA IRONIKOAN. IRAKURTZEN BEZAINBESTE GOZATU DUGU IDAZLEAREKIN SOLASEAN, LIBURUKO HARIEI TIRAKA.

  • Lehendabiziko eleberria duzu 'Bekatua'. Garazi protagonistak biharamunean, aje emozionalaren erdian, izandako ideia zurrunbiloa kontatzen du. Nola bururatu zitzaizun testuingurua?
    Lagun batek proposatu zidan, berak insomnio gau bat izan zuen eta esan zidan horri buruz idatzi beharko nukeela. Ez nion kasurik egin, baina uste dut gelditu zitzaidala barruan zerbait, zeren hau ez da insomnio gau bat, baina bada aje emozionaleko ideia zurrunbiloa, nola kateatzen diren itxuraz harremanik ez duten ideia batzuk eta askotan gauetan dena beltzago ikusteko ohitura izaten dugun. Abiapuntua hori izan daiteke, nahiz eta tonua ez den hain tragikoa.
  • Barne-gogoeta Garaziren ikuspegitik eginda dago, baina hirugarren pertsonan kontatzea erabaki duzu…
    Lehen pertsonan idatzi nuen zati bat, ez bainekien zein zen modu egokia, baina bitara probatu ondoren, hirugarrenean egitea erabaki nuen, lehenengoan tonua askoz dramatikoagoa edo tragikoagoa baitzen. Garazi bere buruarekin zigortzaileagoa zen, kontatzen zuenak beste dimentsio bat hartzen zuen, eman nahi ez nion tonua. Hirugarren pertsonak kanpotik begiratzeko edo objektiboagoa izateko aukera ematen du, eta pentsatzen ari dena distantziatik erlatibizatzeko ere bai.

  • Liburuan aipatzen da bekatua sexuari lotua egon dela beti. Lehen haurdun ezkontzea zen bekatua, eta orain norbere bikotekidea ez denarekin oheratzea. Emakumearen kasuan, gainera, ohekidea dezente gazteagoa bada, bekatu bikoitza…
    Bai, gure gizarteak badu oraindik moraltasuna, jaso dugun hezkuntza erlijiosoagatik. Geroz eta laikoagoak gara akaso, baina nahi gabe jasotzen ditugu eragin batzuk. Aitzakia bat behar nuen sortu nahi nuen ideia zurrunbiloa martxan jartzeko, eta erabaki nuen protagonistak adarrak jarriko zizkiola bikotekideari. Protagonistari bere bizitza zalantzan jarraraziko zion aitzakia behar nuen, krisi existentzial batera eramango zuena. Orduan erabaki nuen gizarte honek moralki zigortzen duen zerbait izan zedila, alegia, protagonistak badaki kritikatua izango dela egin duena jakiten bada. Adin-tartearena ere erantsi nuen. Gizonezkoa balitz helduagoa, adarrak jarri izana epaituko litzateke akaso, baina adin-tartea ez. Eta emakumeen kasuan uste dut bi gauzak zigortzen direla moralki. Aukera asko ematen zidan bere burua zalantzan jartzeko, baina baita gizarteari begiratzeko ere.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko GAZTEZULORATU
edo eskuratu GAZTEZULOko dendan!