Emakume artisten topaketak egingo dituzte Iruñean, irailetik abendura

Emakume artisten topaketak egingo dituzte Iruñean, irailetik abendura Arteari, antzerkiari eta musikari buruzko lau saio egingo dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-artisten-topaketak-egingo-dituzte-irunean-irailetik-abendura/@@download/image/240820rpconfluenciasq5a6221_0.jpg
2024/08/22
Arteari, antzerkiari eta musikari buruzko lau saio egingo dituzte.
Emakume artisten topaketak egingo dituzte Iruñean, irailetik abendura

Arte-esparri ezberdinetako emakumeen lau topaketa egingo dituzte Ziudaldeko Arma Aretoan, Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara zikloaren barruan. Hainbat esparrutako emakumeekin elkartzeko, hitz egiteko eta gogoeta egiteko gune bat sortzea da asmoa. Topaketak irailaren 5etik abenduaren 12ra izango dira eta ez da sarrerarik beharko.

Saioetatik hiru antzerkiari, arteari eta musikari buruzko elkarrizketak izango dira, eta lbestean, Ciberlocutorio izeneko podcastaren zuzenekoa egingo dute. Honako artista hauek parte hartuko dute: Lucia Carballal, Maria Folguera, Eugenia Tenenbaum, Coco Davez, Anna Pacheco, Andrea Gumes, Miren Iza eta Lorena Alvarez.

Irailaren 5ean, 19:00etan, Lucia Carballal antzerkigile eta zuzendariak eta Maria Folguera idazle eta kultur kudeatzaileak La palabra en escena: cuando el texto se hace carne antzezlanaren inguruko elkarrizketa izango dute. Ana Maestrojuan zuzendari iruindarrak bideratuko du solasaldia.

Bigarren saioa urriaren 15ean izango da, ordu berean, eta Artea dibulgatzea: mendeetako misoginia konpontzen izenburua izango du. Valeria Palmeiro diziplina anitzeko artista (Coco Dávez izenez ezagunagoa) eta Eugenia Tenenbaum genero-ikuspegian espezializatutako arte-historialaria eta arte kritikariaren arteko topaketa izango da. Zuriñe Lafonek, kultura bisualari buruzko ikertzaile eta unibertsitateko irakasleak, dinamizatuko du topaketa. 

Azaroaren 9an, 12:00etan, eta Anna Pacheco eta Andrea Gumesek zuzenean egingo dute Ciberlocutorio podcast feminista kulturala. Formatu horrek emakume sortzaileenobsesioei, beldurrei eta beste gai batzuei heltzeko aukera ematen du. 

Azkeneko saioa abenduaren 12an izango da, 19:00etan, eta musika izango da ardatza. Miren Iza eta Lorena Alvarez elkartuko dira, Laura Torrek bideratuta, eta bien arteko kontzertu txiki bat emango dute ondoren, abestiak elkarrizketan jarrita.