Emakume izenak Bilboko kaleetan

Udalaren erabakiz, hiriburuko kale berriek emakume izena izango dute.

Bilbok ia 1.000 kale ditu, eta horietatik soilik 28k daramate emakume baten izena. Estatistika iraultzeko asmoz, udalak erabaki du hemendik aurrera kale berri guztiek emakume izena eramatea, balazta orekatzeko. Alderdi guztiak ados agertu dira erabakia hartzeko orduan.

Azken lau urteetan egindako 9 kale izendapenetatik 8 emakumeen izena dute, eta joera horrekin jarraitzeko asmoa agertu dute udal arduradunek. Kale berri horiek izendatzeko herritarren proposamenak onartuko ditu udalak; horrekin batera, indarkeria matxista jasan duten ala erailak izan diren emakumeen izenak hautatzea ere erabaki dute, biktimei eta senideei omenaldia egiteko..