Emakumezkoen kirola soilik igorriko duen telebista katea jarri du martxan Whoopi Goldberg-ek

Emakumezkoen kirola soilik igorriko duen telebista katea jarri du martxan Whoopi Goldberg-ek Whoopi Goldberg aktore eta umoregileak, esklusiboki, emakumeen kirola eskainiko duen telebista katea jarri du martxan: All Women’s Sports Network (AWSN). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumezkoen-kirola-soilik-igorriko-duen-telebista-katea-jarri-du-martxan-whoopi-goldberg-ek/@@download/image/all-womens-sports-network-600-1731926170.jpg
2024/12/18
Whoopi Goldberg aktore eta umoregileak, esklusiboki, emakumeen kirola eskainiko duen telebista katea jarri du martxan: All Women’s Sports Network (AWSN).
Emakumezkoen kirola soilik igorriko duen telebista katea jarri du martxan Whoopi Goldberg-ek

Goldberg-ek adierazi duenez, 16 urtez aritu da proiektu hau lantzen eta azkenik iritsi da. Aktore eta umoregile ezagunak emakumeen kirol lehiei, gizonezkoenei bezalako zabalkundea eman nahi die.

“Konturatu naiz, zerbait nahi duenak hori betetzeko saiatu beharra duela. Hamasei urte behar izan ditut, baina berdin dio!” azaldu dio aktoreak CNN Sport hedabideari.

AWSN 65 deitutako katea 65 herrialdetan ikusi liteke eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan. Honela, Goldberg-en proiektua, mundu mailan, emakumeen kirola soilik igortzen duen lehen telebista katela bilakatu da. Kate honetan, zuzeneko emisioak eta errepikapenak eskainiko dira, hala nola UEFA Women's Nation League-a, Emakumezkoen Tenis Elkarteko partiduak eta FIBA 3x3 Women’s Series bezalako ekitaldiak.

“Nire itxaropena, kate hau, emakumezkoen kirola ikusteko lekua izateaz gain, emakumezko guztien erreferente bihurtzea da”, azaldu du. “Ez daukat ezer beste hedabideen aurka, baina ez dute munduan zehar gertatzen diren lehiagi harrigarri ugariz informatzen” gaineratu du.

Izan ere, emakumeen kirolak telebistan tarte urriagoa izan ohi du. USC eta Purdue unibertsitateetako ikertzaileek egindako txosten baten erabera, Estatu Batuetako kateetan agertzen den kirolen %95 gizonezkoena da.