Emma Goldman: Bizitako bizitza
Langileen Egunarekin hasten da maiatza. Chicagoko Haymarket plazan du jaiegunak jatorria, 1886ko maiatzean: greba eguna zen, eta zortzi orduko lanaldia eskatzeko bertaratutakoei eraso egin zien poliziak.
Zortzi anarkistari leporatu zieten istiluak sorraraztea; haietako bi bizi osorako kondenatu zituzten, eta beste lau hiltzera.
Gertaera hark goitik behera aldatu zuen Emma Goldmanen bizitza (Kaunas, Lituania, 1869 - Toronto, Kanada, 1940). Hamazazpi urte baino ez zituen sarraskiaz jakin zuenean; pare bat urte lehenago heldu zen Errusiatik Estatu Batuetara, behartutako ezkontza batetik ihesi. New Yorken mugimendu anarkista ezagutu zuen, eta haren barruan Alexander Berkman, bizi osorako bidelagun izango zuena.
1892an Henry Clay Frick enpresaria hiltzeko plan bat asmatu zuten Goldmanek eta Berkmanek; ez zuten lortu, eta Berkmani 22 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
Goldmanek hitzaldiak ematen jarraitu zuen. Kalapitari fama zuen, eta pare bat aldiz espetxeratu zuten: behin, ustez langabeei agintzeagatik ogia indarrez hartzeko, eta beste behin, antisorgailuei buruzko informazioa banatzeagatik.
Zenbat eta ustezko iraultza gehiago ikusi, orduan eta indartsuagoa zen Goldmanen antiautoritarismoa; Errusia komunistan ere ez zuen topatu esperotako utopia. Emakumeen borroka anarkismoaren barruan ikusten zuen ezinbestean. Hala ere, gogor eutsi zien bere printzipioei, mugimenduaren barruan ere: Ezin badut dantza egin, hau ez da nire iraultza.
Goldmanena da inoiz idatzitako autobiografiarik osoenetako bat: Living my life (1931) liburuak bera ezagutzeko gogoa ematen du. Esperientziatik abiatuta, boterea goraipatzen duen gizarte autoritario bateko erresistentziaren historia kontatzen digu; indartsu, bizi eta gorabeheratsu, bizitza bera bezala.
Anarchism and Other Essays (1910)
The Social Significance of the Modern Drama (1914)
My Disillusionment in Russia (1923)
My Further Disillusionment in Russia (1924)
Living my life (1931)

Bibliografia