Entzun al duzu Bulego taldeak Euskaraldirako egindako kantua?

Entzun al duzu Bulego taldeak Euskaraldirako egindako kantua? “Esatetik egiterako” pausoa emateko deia egiten du abestiak, eta jendea ekintzara bultzatzea du helburu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/entzun-al-duzu-bulego-taldeak-euskaraldirako-egindako-kantua/@@download/image/Imagen-de-WhatsApp-2024-12-06-a-las-12.23.05_f871c384-1.jpg
2024/12/13
“Esatetik egiterako” pausoa emateko deia egiten du abestiak, eta jendea ekintzara bultzatzea du helburu.
Entzun al duzu Bulego taldeak Euskaraldirako egindako kantua?

Bulego taldeak Gure Bihotzaren Taupadak izeneko kantua sortu du Euskaraldirako. Taldekideen hitzetan, “Euskaraldiarekin bat eginez eta abestia sortuz guri hainbeste eman digun hizkuntza bati bueltan zerbait ematera gindoazela sentitzen genuen”. Jendartean izan dezaketen eragina euskararen alde baliatzea euren ardura ere badela esan dute.

Musikari dagokionez, edonork entzuteko moduko abesti herrikoia sortzea izan da helburua. Hitzek, berriz, “esatetik egitera” salto egiteko deia egiten dute, abestiaren bitartez “jendea ekintzara bultzatzeko asmoarekin”. Izan ere, “nork bere alea jarrita, pauso txikiak emanez aldaketa handiak sortu ditzakegu gure inguruan. Ez daukagu aldaketa handiak kanpotik etortzearen zain egon beharrik".

Bulegoko taldekideez gain, Euskaraldiko hainbat batzordekidek ere parte hartu dute ahotsetan. Zestoako Gaztain estudioetan grabatu dute kantua, eta “oso momentu ederra izan da estudioan Euskaltzaleen Topaguneko eta Euskaraldiko kideak abestian beraien alea jartzen ikustea”, adierazi dute. Bideooklipa ere grabatu dute, Mey Monterok zuzenduta.

Herrien eta erakundeen izen-ematea zabalik
Euskaraldiko herrien izen ematea irekita dago, Euskaraldia euren herrietan antolatu nahi dutenek izena eman dezaten eta baliabideak jaso ditzaten. Horretaz gain, Euskaraldian parte hartu nahi duten entitateek ere izena emateko aukera dute jada Euskaraldiko webgunean: www.euskaraldia.eus. Belarriprest eta ahobizien txanda, berriz, martxoan izango da.