Entzun al duzu Jagobak eta Eiderrek kaleratu berri duten kantua?

Entzun al duzu Jagobak eta Eiderrek kaleratu berri duten kantua? Eiderren ahotsa eta pop-rock doinuak uztartzen ditu abesti berriak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/entzun-al-duzue-jagobak-eta-eiderrek-kaleratu-berri-duten-kantua/@@download/image/1.nagusia.jpeg
2025/02/28

Testua: Maitane Legarreta

Eiderren ahotsa eta pop-rock doinuak uztartzen ditu abesti berriak.
Entzun al duzu Jagobak eta Eiderrek kaleratu berri duten kantua?

Jagoba Hazasekin batera aritu da lanean azken hilabeteotan, TikTok-en bidez ezagun bilakatu den Zenbat gau abestian esaterako, eta orain Eiderrekin plazaratu du single berria: Argiak itzaltzean.

Abestiak pop-rock estiloa du eta iraganeko norbaitekin topo egin eta dena aldatu dela ikusteak sortzen dituen sentimenduak ditu hizpide. Hala ere, nostalgia ukituaz gain, oztopoak gainditzeko itxaropen mezua  ere badu, onartu eta aurrera jarraitzeko gonbita egiten baitu.

Jagoba Mendizabal eta Eider Saezez gain, Beñat Bobillok eta Oihan Agirretxek ere parte hartu dute konposizioan. Letra, berriz, Jagobak idatzi du. Ekoizle lanetan Jurgi Taboada aritu da.