Erabili al duzu Grok, X-en adimen artifiziala? Guk bai, eta erantzun interesgarriak jaso ditugu!

Grok-en erabilera argitze aldera, hainbat kontu galdetu dizkiogu ia dena omen dakien adimen artifizialari.

X sare sozialak, garai batean Twitter izena zuenak, modu irekian, doan, eskuragarri jarri du bertako erabiltzaileentzat Grok txatbota.  Erabiltzaileek egindako kontsultei erantzunak ematen dizkio, eta sare sozialaren azken orduko informazioa ere aintzat hartzen du.  Hortaz, gertakari garrantzitsuen berri izan dezakezu eta haren inguruko informazioa jaso. Elon Munskek bere garaian adierazi zuen erantzun umoretsuak edo sarkastikoak emateko ere gai dela. 

Gure barruko arima bihurria atera eta galdera batzuk egin dizkiogu Groki. Erantzunak laburtu egin ditugu, baina hona hemen mamia:

Ikusten duzun bezala, zuhurtzia-itxura emanez, guztiak erantzun ditu, denean asmatu ez badu ere. Galderei erantzun eta informazioa emateaz gain, irudi bat sortzeko agindua ere eman diezaiokezu. Irudiak sortzeko kontuan traketsago moldatzen dela ikusi ahal izan dugu. Euskaldunekin irudiak sortzeko zailtasunak erakutsi dituenez, kanpoko pertsonaia ezagun pare bat kokatu ditugu Euskal Herrian. Hauexek dira sortutako bi irudi: Paul Mescal Donostian eta Zendaya Bilbon. Zer iruditzen zaizue emaitza?

 

Zer iruditu zaizue Grok? Erabili al duzue? Hala bada, kontatu zuen esperientziak gure sare sozialetan iruzkinduta.