Erraldoiak txikia erosi nahian

Manasko hegazkin-basea Washington eta Moskuren arteko liskar iturri bilakatu da. Manasko basea gertu dago Bishkek hiritik, Kirgistan errepublikako hiriburutik, eta lotune garrantzitsua da AEBetako armadaren eta Afganistanen dauden okupazio indarren artean. Kirgistango lehendakari Kurmanbek Bakiyev-ek hegazkin-basea ixteko asmoa agertu du, eta Errusiak 2.000 milioi dolarreko laguntza agindu dio horren truke. Moskuren eskaintzak gringoen kezka piztu du; izan ere, Obamak Afganistanera bidali nahi dituen beste 30.000 soldaduek, nahitaez, handik pasatu behar dute. Horra bi erraldoi, txikia erosi nahian.