BRITAINIA HANDIAK KATU ETA TXAKURREN HAZTEGIAK ITXIKO DITU
Katu eta txakurren alde sekulako pausua eman du Erresuma Batuak, horrela animaliek produktu izateari utziko diote.
Urteetan borrokatu dute animalien aldeko hiritar zein elkarteek lege hau onartzeko. Lorpen oso garrantzitsua da eta behintzat, Erresuma Batuko, hainbat eta hainbat animalien egoera lazgarria hobetuko du parlamentuak onartu berri duen Lucy legeak.
Lege honek Lucy du izena 2016an hildako txakurtxo batengatik. Lucyk haztegian tratu txarrak jasan zituen eta horien ondorioz hil zen. Bere historiak pertsona asko hunkitu zituen eta horregatik hartu zuen ekimenak bere izena eta ondorioz baita legeak ere.
Lege honek amaiera emango die haztegietan ematen diren tratu txarrei, erabat debekatzen baitu animaliak edukitzea haurdun uzteko, eta ondoren hauek maskoten dendetara saltzeko helburu bakarrarekin.
Haatik, lege honek ez du debekatzen maskoten salerosketa maskotan dendetan, baina behintzat dendan bertan hazitako kumeak soilik saldu ditzakete, betiere osasun eta ongizate egokian haziak izan badira. Lucy legeak haztegietan ematen diren gehiegizko esplotazioa gelditzea du helburu, leku hauetan animaliak baitira gutxien axola dutenak, negozio izugarria baitira.
Lege hau 2020ko apirilaren 6an jarriko da martxan, haztegien arautegi berrira egokitzeko denbora emateko. Egun horretatik aurrera, txakur eta katu kumeen haztegi fabrikarik ez da egongo Erresuma Batuan. Ea ba herrialde gehiagok jarraitzen duen Erresuma Batuak irekitako bidea ahotsa ez dutenak babesteko.