Erresuma Batuko poliziak "AA detektibea" probatzen ari da; 30 ordutan, pertsona batek 81 urtetan egiten duen lana, egin dezakeena

Erresuma Batuko poliziak "AA detektibea" probatzen ari da; 30 ordutan, pertsona batek 81 urtetan egiten duen lana, egin dezakeena Avon eta Somerset-eko polizia-departamentuak (Erresuma Batua) AA baten erabilera onartzea erabaki du, euren eskumenean dituzten kasu ospetsu eta konplexuenak konpontzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erresuma-batuko-polizia-aa-detektibe-probatzen-ari-da-30-ordutan-pertsona-batek-81-urtetan-egiten-duen-lana-egin-dezakeena/@@download/image/La-Policia-y-la-IA-1068x601.jpg
2024/10/22
Avon eta Somerset-eko polizia-departamentuak (Erresuma Batua) AA baten erabilera onartzea erabaki du, euren eskumenean dituzten kasu ospetsu eta konplexuenak konpontzeko.
Erresuma Batuko poliziak "AA detektibea" probatzen ari da; 30 ordutan, pertsona batek 81 urtetan egiten duen lana, egin dezakeena

Tresnari Soze izena jarri diote eta Australian garatu izan da bideoak, banku-transakzioak, sare sozialak, posta elektronikoak eta mota guztietako dokumentuak aztertzeko.

SkyNews hedabideak adierazi duenez, esperimentu honen lehen emaitzak itxaropentsuak izan dira, teknologia honek froga-kopuru handia ordu gutxitan aztertzea ahalbidetu baitu.

Adibidez, Adimen Artifizial "detektibe" honek 27 kasu konplexuren ebidentzia-materiala 30 ordutan berrikusi zuen. Ikertzaileek aitortu dute hori egiteko, hezur haragizko detektibe batek, 81 urte ere beharko lituzketela.

Gavin Stephens-ek, Polizia Buruen Kontseilu Nazionaleko presidenteak, teknologia hau nola erabili litekeen azaldu du, herrialdeko kasurik zaharrenak konpondu ahal izateko: 

"Baliteke konpondu gabeko kasu bat berrikusi behar izatea, material kopuruagatik ezinezkoa dirudiena. Sistema honetan datuak sartu eta prozesatu ondoren ebaluazio bat eskaintzen dizu. Uste dut hori oso erabilgarria izan litekeela", esan du.

Hala ere, sektore askok ezbaian jarri dute horrelako tresnak erabiltzea, %100 seguruak ez direla uste baitute, eta urteetan konpondu gabe dauden kasuen inguruan ondorio okerrak sortu ditzaketela irizten diote.

“Ez da teknologiari ardura berriak transferitzea, baizik eta teknologiaren bidez gauzak hobeto egin ahal izatea”, baieztatu du Stephens-ek.

Oraingoz, Erresuma Batuko poliziak AA probatzen jarraituko du, kasu konplexuenak argitzeko helburuarekin.