Erretzailea zara eta Milanera joateko asmoa duzu? Adi!
Ohikoa izan da urte askoan leku itxietan erretzea, esaterako tabernetan, eta debekuak bere garaian zalaparta sortu bazuen ere, hala ohitu gara azken urteotan. Milanen, 2021az geroztik, ezin da garraio publikoko geralekuetan erre eta ezta zona berdeetan ere.
Orain beste erabaki bat hartu dute: hamar metroko distantzian inor ez badago soilik erre ahalko da espazio publikoetan. Hau da, jendez betetako kaleetan edo taberna atarian erretzeari utzi beharko zaio. Neurria errespetatu ezean, 40 edo 240 euro arteko isunak izan ditzakete erretzaileek.
Elena Grandi ingurumeneko zinegotziak azaldu duenez, ez erretzaileak babesteaz gain, osasunarentzat kaltegarriak diren ohiturak ez sustatzea dute helburu neurri honekin.