Errexil sariketa jokatuko da Urruñan, irailean eta urrian

Bi sailkapen saio egingo dituzte irailean eta finala urriaren 4an izango da.

Bertsularien Lagunak Elkarteak lehen Errexil saria 1984an antolatu zuen, Urruñan bizi zen Juan Jose Eizmendi Goenaga (1918-1965) bertsolari errezildarraren omenez. 40. urteurrenaren aitzakian, sariketa berreskuratzea erabaki dute, bertsoa bera hauspotu, eta Ipar Euskal Herriko zein Hego Euskal Herriko bertsolariei txoko horretan lekua emateko. 

Bi sailkapen saio egingo dituzte. Lehena, irailaren 20an izango da, Urruñako posta gelan, 19:00etan. Honako bertsolari hauek arituko dira kantuan: Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena, Oihane Perea, Eneritz Artetxe eta Aitor Servier. Amaiur Lujanbio arituko da gaiak jartzen.

Bigarrena, berriz, irailaren 27an izango da, toki eta ordu berean. Patxi Iriart, Eneko Abasolo Abarkas, Maddi Sarasua, Josu Sanjurjo, Aissa Intxausti eta Miren Artetxe arituko dira bertsotan. Xalbat Alzugaraik emango ditu gaiak.

Finala urriaren 4an jokatuko da, toki eta ordu berean, sailkapen fasean sailkatutako bertsolariekin. Aritz Bidegain izango da gai-jartzailea.