Eskulanak eta artea egiteak gure buru osasunari on egiten dio... lana edukitzeak baino gehiago.

Eskulanak eta artea egiteak gure buru osasunari on egiten dio... lana edukitzeak baino gehiago. Hala dio ikerketa berri batek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eskulanak-eta-artea-egiteak-gure-buru-osasunari-on-egiten-dio/@@download/image/pexels-magdaline-nicole-2138794-3772488.jpg
2024/09/06
Hala dio ikerketa berri batek.
Eskulanak eta artea egiteak gure buru osasunari on egiten dio... lana edukitzeak baino gehiago.

Argazkiak ateratzea gustatzen zaionetakoa zara? Beharbada puntua egiten duzu? Buztinarekin katiluak? Berdin du zer egiten duzun, eskulanei denbora eskaintzeak gure ongizate mentala hobetzen du eta bizitzak merezi duen sentipena eskaintzen digu. Berriki argitaratu den ikerketa baten arabera, jarduera hauek eragin positiboa dute gugan, horrenbeste, ezen lan bat edukitzeak eskaintzen digun segurtasuna baino hobeak baitiren gure buru osasunerako. 



Hamarkada luzeetan burutu den ikerketak frogatu du osasuna, diru-sarrerak eta lan egoera faktore garrantzitsuak direla pertsonaren gogobetetasuna neurtzerako garaian. Alta, Erresuma Batuko Anglia unibertsitateko ikertzaileek jakin nahi izan dute beste zein jarduera edo egoerek hobetu lezaketen gure buru osasuna.

Horregatik,
Taking Part Survey-eko galdetegi baten 7.000 erantzun aztertu zituzten. Bertan hiritar ingelesei galdetzen zitzaien zer harreman zuten artearekin, kulturarekin, kirolarekin eta Interneten erabilerarekin. Parte-hartzaileei euren zoriontasun mailaz, antsietateaz eta gogobetetasunaz ere galdetu zitzaien. Erantzun zuten ia hiru laurdenak baieztatu zuten gutxienez jarduera artistiko edo artisau lan bat egin zutela aurreko urtean, izan zeramika, margotu, puntua, argazkigintza… Ikertzaileek behatu zuten, osasuna eta lan egoera kontuan hartuta, jarduera artistiko hauen praktika lotuta zegoela buru osasun hobeagoarekin.

Eskulanek duten eragin positiboa 1,6 altuagoa izan zen lan egoera onarekin alderatuta. Arteak eta artisau lanek zoriontasuna handitzen dutela behatu zuten. Ikerketa burutu duten adituek, eskulanak buru osasunaren
prebentzioan erabili litezkeela iradoki dute. 


Iturria: https://www.frontiersin.org/journals/public-health/articles/10.3389/fpubh.2024.1417997/full