Esne Beltzak 'Altxa eskua' kantuaren bideoklipa kaleratu du

Esne Beltzak 'Altxa eskua' kantuaren bideoklipa kaleratu du Aurtengo kontzertuetako irudiak erabili dituzte bideoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esne-beltzak-altxa-eskua-kantuaren-bideoklipa-kaleratu-du/@@download/image/Pantaila-argazkia 2024-10-03 085739.png
2024/10/03
Aurtengo kontzertuetako irudiak erabili dituzte bideoan.
Esne Beltzak 'Altxa eskua' kantuaren bideoklipa kaleratu du

Esne Beltza taldeak datorren urtean, otsailaren 1ean, emango du bere azken kontzertua, eta han biziko denaren aurrerapen txiki bat jaso dute Altxa eskuak kantuaren bideoklipean. Zuberoako Xiberoots reggae taldearen eta Rocky Dawuni Ghanako afro roots abeslariaren kolaborazioa dago kantu honetan. 

 

Abesti hau taldeak iazko azaroan argitaratu zuen Esne Bidea diskoko parte da. Bideoan aurten egindako agur birako kontzertuetako irudiak sartu dituzte. Emanaldietan eurekin aritzen diren Kimua Dantza taldeko kideak ere ageri dira.