Espainiar estatuko PSOE alderdiak "Q+" ezabatu du LGTBIQ+ sigletatik

Zer esan nahi du honek?

PSOE alderdi espainiarraren Kongresu Federala ospatu berri da Sevillan. Bertan, zeresana eman duen erabaki bat hartu dute. “Feminista klasiko” bezala ezagunak direnen emakumeek, proposamen ulertezina, aurrera ateratzea lortu dute: LGTBIQ+ sigletatik “Q” eta “+” siglak kentzea pertsona queer-ak eta plus-arekin identifikatuak sentitzen direnak baztertuz.

Caceres, Mallorca, Pontevedra eta Coruñako delegazioek “Q+” siglak errefusatu dituzte, euren esanetan duten esanahi “misogino, ultraliberal eta antifeministagatik”. Bestalde, hainbat trans elkartek komunikatuak igorri dituzte euren kezkak azalduz. Sigla hauen ezabatzeak LGTBIQ+ kolektiboaren barruan babesa zuten “queer” pertsonen bazterketa dakarrela diote, hala nola pertsona ez binarioena, asexualetan eta beste batzurena.

“Zuzenketak” kongresu sozialistako berdintasun komisioaren aldetik %30eko onarmena lortu zuen eta aurrera ateraraztea lortu du, bozkatzerako garaian egon ziren absentziengatik.

Onartu den araudi berria, onartua izan bada, hain justu, Carmen Calvo eta Ángeles Álvarez eta antzerako feminista “klasikoengatik” izan da. Ondorioz, kirol ekitaldietan, trans emakumeei debekatu egingo diete emakumezkoen kategorian lehiatzea.

Trans kolektiboek, euren oharrean, gehitu dute erabaki honek kolektiboaren irudikapenak urratzen duela. Abestiak dioen bezala: "Atzera goaz aurrera ez bagoaz".