Esti Markezek 'Atenporal' diskoa argitaratu du

Esti Markezek 'Atenporal' diskoa argitaratu du Bederatzi kantuz osatua dago musikari aiarraren bigarren bakarkako lana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/esti-markezek-atenporal-diskoa-argitaratu-du/@@download/image/esti diskoa.jpg
2024/10/22
Bederatzi kantuz osatua dago musikari aiarraren bigarren bakarkako lana.
Esti Markezek  'Atenporal' diskoa argitaratu du

Hitzekin jolasean bakarkako lehen diskoa kaleratu zuen 2022an, eta bi urte geroago, disko berria sortu du Esti Markezek, Atenporal izenekoa. Disko berriko bederatzi kantuetan, azkeneko urteotan bizi izan dituen istorioen hasiera eta amaieren ibilbidea egiten du. 

Aukeratu gabe abestian, aukeratu gabe gertatzen diren kasualitateez hitz egiten du, bizitza aldatzen duten ezusteko ederrez. Ondoan ez izatea kantuan Esanezinekin kolaboratu du, eta betirako ondoan izango zenuela uste zenuen norbait galtzeari buruzkoa da.  

Erritmo bizi eta ukitu elektronikoa duen kantua da Ikusten zaitudan bakoitzean abestia. Urtaro bakoitzari lotutako emozioez ari da Urtaroz urtaro abestian. Inguratzen gaituen jende toxikoa urruntzeari buruzko Minak runba kantuan, berriz, Sonakay taldearen kolaborazioa izan du.

Diskoko abestirik berezienetakoa da Zuretzat, Markezek bere amonari eskainitakoa. Iritsi zara berriz abestiak, bestalde, ustez joan den baina beti inguruan dabilen pertsona mota hori erretratatzen du.  Maitasun libreari eskainitako abestia da Desegin, eta Orain eta hemen abestiak bi pertsonak, gau bero batean, taberna batean duten amodio-kontua kontatzen du.

Josu Ervitik eta Iker Laurobak ekoiztu dute Atenporal diskoa, Erviti Studio eta Melodi Estudioan.

Hurrengo emanaldiak
Disko berriko kantuak entzuteko parada izango da Esti Markezen hurrengo kontzertuetan. Aiako probalekuan joko du azaroaren 30ean, eta Andoaingo Basteron, abenduaren 13an.