Etxeko lanak egingo dituen giza itxurako robota nahiko al zenuke?

Etxeko lanak egingo dituen giza itxurako robota nahiko al zenuke? Gizakien erara mugi daitekeen eta hainbat zeregin egiteko gai den robota ezagutu nahi baduzu, segi aurrera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/etxeko-lanak-egingo-dituen-giza-itxurako-robota-nahiko-al-zenuke/@@download/image/Pantaila-argazkia 2025-02-28 154553.png
2025/03/03

Testua: Maitane Legarreta

Gizakien erara mugi daitekeen eta hainbat zeregin egiteko gai den robota ezagutu nahi baduzu, segi aurrera.
Etxeko lanak egingo dituen giza itxurako robota nahiko al zenuke?

Adimen artifizialaren eta roboten mundua garatzeko lanean ari dira hainbat tokitan, eta 1X Tech izeneko enpresa norvegiarrak Neo Gamma, etxerako giza itxurako robota diseinatu du. Robot hau etxeko lanetan laguntzeko asmoz sortua da.

Japonian egin dute eta aluminioz egindako eskeletoa du, 30 bat gramo pisatzen ditu eta 1,65 metro neurtu. Hitz egiteko gai da, gizakiekin elkarreraginean aritzeko, lanetan laguntzeko eta baita aginduak jasotzeko ere. Mugimendu naturalak egin ditzake, oinez ibili, besoak mugitu, eseri eta baita gauzak jasotzeko makurtu ere. Gainera, estalki biguna du, lurrera eroriz gero, inpaktua samurtze aldera.

Ahalmen hauei esker, etxeko zeregin asko egin ditzake: objektuak mugitu edo leku batetik bestera eraman, arropa zintzilikatu, aspiragailua pasa, koadroak ipini, animaliak zaindu...  Adineko jendearentzat edo etxeko lanak egiteko zailtasunak dituztenentzat laguntza handia izan daitezke robot hauek beraz. 

Oraingoz ezin da Neo Gamma erosi, prototipoa besterik ez baita, baina robota merkatura egokitzeko lanean ari dira, ahalik eta azkarren salgai jartzeko.

Etorkizuna etxeko lanetan lagunduko dizun giza itxurako robot batekin irudikatzen al duzu? Kontaiguzu gure sare sozialetan!