Eurodeskek gazteentzako ekintza-sorta eta kamiseta diseinatzeko lehiaketa jarri du martxan

Tailerrak eta hitzaldiak izango dira Gipuzkoan, eta kamiseten lehiaketan urriaren 31ra arte har daiteke parte.

Eurodeskek sustatutako Time to Move kanpainaren hamargarren urteurrena dela eta, mila ekitaldi inguru egingo dira Europan, nazioarteko mugikortasunerako, boluntariotzarako eta prestakuntzarako aukerak aztertu nahi dituzten gazteentzat.

Gipuzkoan, Kaebnai Elkarteak hamar tailer eta hitzaldi antolatuko ditu hainbat hezkuntza-gunetan Eurodesken programei buruzko informazioa emateko, tartean Elkartasunerako Europako Kidegoari buruz, Europako hainbat herrialdetako boluntariotza-proiektuetan parte hartzeko aukera ematen duen ekimena.

Kamisetak diseinatzeko lehiaketa
Kamiseta bat diseinatzeko lehiaketa ere jarri du martxan Eurodeskek. Aurtengo gaia 'Europan zehar bidaiatzen' da, eta hiru irabazleen diseinuak datorren urteko merchandising eta kamisetetan erabiliko dituzte. Diseinu, ilustrazio edo marrazki originalak izan beharko dira.

Zortzi irabazle hautatuko dituzte. Publikoaren boto gehien jasotzen dituzten bost lehiakidek Eastpak ® poltsa bana jasoko dute. Gainerako hirurak Eurodesk Sareak hautatuko ditu. Lehenak Interrail pasea irabaziko du, bigarrenak Polaroid kamera eta hirugarrenak zarata ezeztatzen duten hari gabeko entzungailuak.

Lehiaketan parte hartzeko azken eguna urriaren 31 izango da. Hemen egin daiteke izen-ematea eta bozketa.