Euskal Hollywood

Iñigo eta Koldo Eguren anaia bilbotarrek Hero Pictures izeneko ekoiztetxea ireki dute Los Angelesen, zinearen munduan lan egiten jarraitzeko asmoz. Hala, argitara emango duten lehen film laburraren prestaketa lanetan hasiak dira. Versus izango du izenburu, eta zinearen munduan Tom Forden A Single Man (2009) filmean debuta egin zuen Jon Kortajarena modelo bilbotarra izango da protagonista. Argazki zuzendaria, aldiz, Javier Aguirresarobe donostiar maisuaren seme Jon izango da.