Euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa Wikipedian

Euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa Wikipedian Ikusgela Wikipediako euskal artikulu askok hobekuntza behar dutela konturatu da eta hauek hobetzeko lehiaketa abiatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-kulturari-buruzko-artikuluak-hobetzeko-lehiaketa-wikipedian/@@download/image/Captura de pantalla 2024-09-17 a las 13.21.51.png
2024/09/20
Ikusgela Wikipediako euskal artikulu askok hobekuntza behar dutela konturatu da eta hauek hobetzeko lehiaketa abiatu dute.
Euskal kulturari buruzko artikuluak hobetzeko lehiaketa Wikipedian

Ikusgela Wikipediako Euskal kultura sailean bideo berriak egiten dituen taldea da, baina bideo horietan aipatzen diren gai askotako artikuluak ez daude bereziki ondo, edo ez daude euskarazko Wikipedian. Horregatik, iraileko bigarren erdian eurek hautatutako zenbait artikulu hobetzeko lehiaketa jarri dute martxan. 

Artikuluetako batzuk bereziki luzeak dira jada, baina formatuz ez dira egokiak, laburpena eskatzen dute edo erreferentziak gehitzea. Hori indartzeko, erreferentziak gehitu eta berrerabiltzeak ohikoa baino puntu gehiago emango ditu. Baietz guztion artean euskal kulturari indarra eman!

Zure ahaleginak saria izan lezake gainera. Lehenengo sariak 100 euroko bonua Katakrak liburu-dendan erabiltzeko, eta bigarren eta hirugarrenak Elkarren erabiltzeko 50 euroko bonu bana. Lehiaketaren xehetasun guztiak hementxe.