Euskal literatura feministaren inguruko ikastaroa egingo dute Bilbon

Euskal literatura feministaren inguruko ikastaroa egingo dute Bilbon Asteazkenetan izango dira saioak, irailetik abendura. Irailaren 16ra arte eman daiteke izena, dohainik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-literatura-feministaren-inguruko-ikastaroa-egingo-dute-bilbon/@@download/image/pexels-enzoelgalgo-2663851.jpg
2024/09/04
Asteazkenetan izango dira saioak, irailetik abendura. Irailaren 16ra arte eman daiteke izena, dohainik.
Euskal literatura feministaren inguruko ikastaroa egingo dute Bilbon

Euskal  literatura feministaz aritzeko ikastaroa antolatu dute Bilboko Foru Liburutegian, irailaren 18tik abenduaren 18ra. Euskal emakumeak objektu literariotik subjektu literario izatera igarotako bidea arakatzea, eta feminismotik hurbilen idatzi duten egileak eta plazaratu dituzten lanak ezagutzeko, irakurtzeko eta aztertzeko aukera ematea da asmoa. 

Hamasei urtetik gorakoei dago zuzenduta eta Josune Muñoz izango da dinamizatzailea. Honako gai hauek jorratuko dituzte: begiradak literaturan (sexista, misoginoa eta feminista); ahozko literatura feminista; bertsolaritza feminista: Uxue Alberdi;  haur eta gazte literatura: Mariasun Landa; Itxaro Borda; Amaia Lasa eta beste poeta feminista batzuk; Arantza Urretabizkaia; antzerkigile feministak; komikigintza feminista; munduko eragile feministen eragina; eta euskal literatura feminista XXI. mendean.

Saioak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Saioak teoriko-praktikoak izango dira. Materiala banatuko da ikastaro hasieran, hainbat testuz osatutakoa, eta saioetan landuko dituzte. Talde edo bateratze lanak ere izango dira. Doako jarduera da eta hogei pertsonako taldea izango da gehienez.

Irailaren 16ra arte eman daiteke izena, webguneko formularioaren bitartez: www.bizkaia.eus/foruliburutegia