Euskal makil borroka ezagutzen al duzu?

TikToken arte martzialen inguruan aritzen den Furia Marcial kontuak atera du gaia jarraitzaile batek egindako iruzkin bat tarteko, eta berriz ere azaleratu da makil-borrokaren artea.
Nondik dator makil borroka? Makila artzaintza eta abeltzaintzarako erabili izan da, mendiko maldetan ibiltzeko, animaliei aginduak emateko... Horrekin lotuta, makila aldean izanik, mendiko erasotzaileen eta bidelapurren aurka defendatzeko modua izan da, animali ehizarako eta halako arrisku egoeretarako. Bizilagunen arteko liskarrak konpontzeko bidea ere ematen omen zuen. Eta diotenez, baita lapurretarako ere. Makilkariek gerran ere parte hartu omen zuten, eta 1940-1945 inguruak emakume makilkari trebeak izan omen ziren. Pixkanaka galtzen joan zen, ordea, makil borroka. Gaur egun, makil-borrokaren arrastoa ikusten da makil-dantzetan ere.
Historioak dioenez, euskaldunon makil-borrokak eragina izan zuen Sizilian. Izan ere, Zuria I. Nafarroako erregina Siziliako Martin Gaztea erregearekin ezkondu zen, eta makilkariak omen zeuden erreginak Siziliara eramandako gerrarien artean. Bertan igarotako denboran, siziliarrek borroka ikasi eta teknika kodifikatzeko aukera izan zuten, eta belaunaldi arteko transmisioa gauzatu ahal dute.
Makil borrokaren ingurukoak ikertzen ari dira azken urteotan, haren inguruko jakintza zabaldu eta borroka-tekniken inguruko informazioa jasotzen. Borroka ikasten ari direnak ere badira.
Ikusten duzuen bezala, erabilera ugari izan ditzake makilak. Zuk erabiltzen al duzu? Makil borroka ikasiko al zenuke?