Euskara ulertezina

Euskara ulertezina https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-ulertezina/@@download/image/21p40-4.jpg
2012/12/13
berria
Euskara ulertezina
Euskara ulertezina da. Beraz, irakurle, zertan ari zara euskarazko testu hau irakurtzen? Har dezagun RAE Espainiar Hizkuntzaren Erret Akademiaren 2001eko hiztegia eta begira dezagun "vascuence" hitza. Hiztegiak dioenez, "vascuence", hizkuntza izateaz gain, honakoa da: "Aquello que está tan confuso y oscuro que no se puede entender" . Ulergarriago egin dezagun azalpena: euskara nahasia eta iluna den hura da, ulertezina dena. Nolako zalaparta sortuko litzatekeen, euskara hiztegi batek gauza bera esango balu gaztelaniari buruz!