Euskarazko amodiozko poemak XVI. mendean
Gipuzkoako Artxibo Historikoan 1515. urte inguruko maitasunezko bi olerki aurkitu dituzte.
Euskal literaturan agertzen den idatzizko lehen poema izan daitekeena topatu dute Gipuzkoako Artxibo Historikoan; 1515. urte inguruko bi olerki dira, maitasunezkoak. Kasualitatez topatu dituzte, Azkoitiko notario protokoloan agertu baitira. Antza denez, poemak dituen dokumentua testamentu eskritura baten koadernoaren estalki gisa erabili da, eta horrela egun arte iristea lortu dute testuek. Zorte hutsa.
Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatuak adierazi duenez, Euskarazko jatorrizko poemarik zaharrenak izan daitezke; irakurtzea zaila suertatu zaie ikerlariei, euskarazko esaldiak gaztelaniazko testu batek uzten dituen zirrikituen artean idatzita zeudelako. Gainera, gotiko kurtsiboan idatzita daude. Sakon ikertu beharko dituzte, eta hasieran gutunak zirela uste izan dute, ez zutelako olerki egiturarik. Egilea ezezaguna da oraingoz.
TRANSKRIPZIOA
Ene laztan gozo ederra
penaz penaçen naçu.
Orreyn culez ninduçula
Nola amora nençaçun
ori escuan ezpata?
Çeure escuoz naraçu
andicoz eta ebeticoz
Barcaçio diqueçut ezcutaria,
usatu eztet arma guiza erayten
lecobidi guiçon gaztea
Amore minez penaçen
olloa lumaz estari
ni amorez yçerdi
ene barco negarretan
çaldiac [ag]ueri leyara
Niri [j]uan çatan neure amorea
leena [on]ezquero
oy [d]aducat neure vioçean barruna.
Egun] bat/ean ni/joeala
--------------------------
Goyçean goyçic jagui ninçan, astean egun batean, astean egun batean, da asteleen goyçean neure laztan velagay au[si] çequidan arrean neurc nay eneban vian, çeonçan aldean colpe andiac jo nenguian, vioçonen erdian.
Elizara vanijoean, colpea[u] ar neçanean Velaurico jarri ninçan, alderean aurrean neure vecatuaz confesatu, eguin [n]eba[n] bequela penetençia eman çidan, vide nevan bequela.
Vitarteco em[en] ni[a]gon