Euskarazko lehen astekaria, "gorria"

Euskarazko lehen astekaria Joseph Augustin Xaho errepublikazale, eta zenbaiten ustez, abertzale zuberotarrak sortu zuen 1848an: Uskal Herriko Gaseta izena zuen. XIX. mendean, Ipar Euskal Herrian, liskar ugari izan ziren gorri errepublikazaleen eta xuri kontserbadoreen artean. Xahok lehenengoen alde egin zuen astekarian: Nurk kausatü du gure ülhünpe eta miseria, leze barna huntara erortia? Erregetiarrek, aphezek, idatzi zuen behin.