Euskarazko lehen astekaria, "gorria"

Euskarazko lehen astekaria Joseph Augustin Xaho errepublikazale, eta zenbaiten ustez, abertzale zuberotarrak sortu zuen 1848an: “Uskal Herriko Gaseta” izena zuen. XIX. mendean, Ipar Euskal Herrian, liskar ugari izan ziren “gorri” errepublikazaleen eta “xuri” kontserbadoreen artean. Xahok lehenengoen alde egin zuen astekarian: “Nurk kausatü du gure ülhünpe eta miseria, leze barna huntara erortia? Erregetiarrek, aphezek”, idatzi zuen behin.