Euskarazko monologoak, Ugandako haurren alde

Ugandan Eskolak Eraikiz taldeak antolatuta, bakarrizketak aurkeztuko dituzte Ione Gorostarzuk (Villabonako lehiaketa irabazi du duela gutxi), Xabi Barriolak, Antiguako Txikik eta Olatz Etxeberrik, Doka Donostiako Kafe Antzokian, ostegunean, 20:00etan.


Musika ere izango da, Tono y los Semitonos taldearekin. Sarrerak lau eurotan daude salgai. Ugandan Eskolak Eraikiz taldeak dirua bildu nahi du Afrikako herrialdean eskola egin ahal izateko. Joan den urtearen bukaeran pilota partida egin zuten Donostiako Antigua auzoan xede berberarekin.