Ez, bisexualitatea ez da fase bat

Ez, bisexualitatea ez da fase bat Irailean, munduan zehar, Bisexualitatearen Ikusgarritasunaren Astea ospatu ohi da pertsona bisexualei aitortza egin eta komunitate honen historia ezagutarazteko, baina urte guztian ere mitoak eraisten jarraitu beharra dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-bisexualitatea-ez-da-fase-bat/@@download/image/Bisexual_Pride_Flag.svg.png
2023/09/27
Irailean, munduan zehar, Bisexualitatearen Ikusgarritasunaren Astea ospatu ohi da pertsona bisexualei aitortza egin eta komunitate honen historia ezagutarazteko, baina urte guztian ere mitoak eraisten jarraitu beharra dago.
Ez, bisexualitatea ez da fase bat

Lehenengo aldiz 1999. urtean ospatu zen bifobiari aurreko egiteko helburuz. Ordutik, harrotasunez ospatu izan da eta gizartean bisexualei buruzko kontzientzia gehiago badago ere, oraindik aurrejuzgu ugari existitzen dira pertsona hauekiko. Horregatik, irailean,-eta baita urteko beste egunetan-, garrantzitsua da orientazio sexual honi ere ikusgarritasuna ematea, ideia okerrekin behin betiko amaitu eta horrenbeste ikusgarritasun ez duen sexualitate hau ere aldarrikatzeko. 

Bisexualitatea, oraindik ere, komunikabideetan eta oro har, kulturan, oso gutxi ordezkatua dago. Ñabardura grisa da bisexualitatea zuria edo beltza den gizarte honetan. Onartuagoa dago homosexuala edo heterosexuala izatea, eta horregatik, pertsona bisexualek bazterketa eta aurrejuzguak pairatzen dituzte bi komunitate hauen aldetik. Bifobia irain moduan agertu liteke, pertsona hauek gutxietxiz. Jarrera hauek pertsona bisexualen ongizate emozional eta mentalean modu ezkorrean eragiten dute, batez ere gazteenen artean. Ikerketen arabera, buru osasun arazo gehiago dituzte pertsona bisexualek heterosexual eta homosexualekin alderatuta. 

Kasu askotan, bifobia informazio faltaren emaitza da. Mitorik zabalduena bisexualak diren pertsonak "fase" batek igarotzen ari direnaren ideia da. Ezagutza eta ikaskuntza fase batetik guztion igarotzen bagara ere, horrek ez du esan nahi bisexualitatea homosexualitatearen aurreko garaia denik beti. Pertsona bisexualentzat erakarpena beren genero berdinekoan edo beste generoan egon liteke. Bisexuala izateak ez du esan nahi erakarpen hori beti modu uniformean banatuta dagoenik (%50 eta %50) edota lehentasun hori konstantea denik denboran zehar eta edozein testuingurutan. 

Bisexualitatea normalitatetik ateratzen den joera dela edo bisexualak libertinoak direnaren usteek orientazio hau hipersexualizatu egiten dute, eta asko sinestera iristen dira bisexualek aukeratu egiten dutela euren orientazioa bikotea aurkitzeko aukera gehiago izateko. Arriskutsua da norbere fantasia sexualak pertsona bisexualengan (edota bestelako orientazioetan) proiektatzea hauen onarpenik gabe. Bisexualak ez dira norbere desirak asebetetzeko tresnak. Guzti honi, bifobia gehitu behar zaio. Pertsona hauek harreman bat hasten dutenean, beldur izaten dira bere bikoteak, senitartekoak edo lagunek euren orientazioa ez ulertzekoa, pentsatuz homosexualak edo heterosexualak direla, eta duten bikotearen arabera, orientazioz aldatzen joaten direla. 

Horregatik, homosexualitateak ospatu ohi dugun bezala, ospatu dezagun bisexualitatea ere, pertsona hauek euren sexualitatea estereotipo bifobikorik gabe, aske, bizi dezaten.