Familia ugaria

Juridikoki bi ama eta aita bat dituen haur bat jaio da, lehen aldiz, Brasilen. Dirudienez, jaioberriaren bi amek, haurra eduki nahi zutenean, lagun on batengana jo zuten laguntza eske. Hark pozik jaso zuen proposamena eta haurraren heziketan ere parte hartu nahi zuela jakinarazi zien. Emakumeak duela bi hilabete ezkondu ziren eta haurra jaio zenean, guraso biologikoek emakumearen bikotekidearekin batera, jaiotza agiria aldatzeko egin zuten eskaera onartu berri du Rio Grande do Sul estatuko epaileak.