Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean izena emateko epea ireki dute
Jaialdia urriaren 25etik azaroaren 1era izango da, eta abuztuaren 19ra arte eman daiteke izena.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean lanak aurkezteko epea zabaldu dute. Aurtengo jaialdia urriaren 25etik azaroaren 1era izango da eta film laburrak eta film luzeak aurkez daitezke bertan.
Film luzeak Ikusleen Saria eskuratzeko lehiatuko dira eta aukeraketa horretan parte hartzeko, film luzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea, eta 30 minututik gorako iraupena izatea.
Lehiaketako film laburrak hautaketa batzordeak aukeratuko ditu. Film laburrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea eta gehienez 20 minutu izatea.
Izena emateko azken eguna abuztuaren 19a izango da. Oinarrien eta izen-ematearen inguruko informazioa hemen dago jasota.