Farmako batek menopausia bost urtez atzera lezake
Estatu Batuetan ari dira berau probatzen.
Hastapenetako fasean dagoen ikerketa batek hilekoa duten pertsonen ugalkortasuna bost urte gehiagoz luzatu lezake, menopausia atzeratuz.
Ikertzaileek farmakoak obarioen zahartzea atzeratzeko tratamenduan erabiltzeko baliagarria den farmakoa ote den ulertzeko saiakeran dabiltza. Hau baieztatuko balitz, adinarekin lotuta dauden gaixotasunak garatzeko arriskua murriztuko litzateke.
Columbia unibertsitateko irakaslea eta ikerketaren autoreetakoa den Yousin Suh-ren esanez, lehen emaitzek erakusten dute farmako berri honek obarioen zahartzea %20 murriztu lezakeela, pazienteengan albo-kalterik eragin gabe.
Astero dosi txiki bat hartuz, hilabetero galtzen diren obarioen kopurua murriztu liteke, hilekoan aldaketarik nabaritu gabe.
Oraingoz, ikerketan 35 urtera arteko 34 boluntariok soilik hartu dute parte, baina datozen etapetan mila bat pertsona ingururen parte hartzea dute xede.
Parte-hartzaileek farmakoaren dosi kontrolatuak hartu zituzten eta osasunean onurak nabaritu zituztela informatu zuten, baita gogo-aldartean ere. Azalean eta ilean ere eragin positiboa antzeman zuten.
“Lehen emaitzak hauek erakusten dute gure azken helburua lortzeko aukerak ditugula: farmako berri hau obarioen bizitza erabilgarria luzatzeko erabiltzea eta baita menopausia atzeratzeko ere. Aldi berean, emakumeen bizi-itxaropena luzatzen da eta euren osasun eta bizi-kalitatea hobetu”, esan du Suh-k.
Ikertzaileek, rapamicina deitutakoarekin sortutako farmakoaren eraginak behatzen jarraituko dute datozen entsegu klinikoetan; mundu osoan erabiltzeko tratamendu eraginkor eta segurua ote den zehaztu ahal izateko.